XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baliakizun energetikoak (energi iturriak direnak) beste baliakizun guztien hustirakuntzarako giltza dira, energiarik gabe ezin egon baitaitezke erauzketarik, batzuk nahi duten erritmoz behinik behin.
Gainera, hustiratzeko diren erreserbetan gero eta zailtasun gehiago sortzen dira (urrun, sakon,
Bestalde, orain arte erabiliak izan diren energi iturriak (baliakizun berriztezinak: ikatza, petrolioa, uranioa...) agortuz doaz, batzu arinago, beste batzu astiroago, baina agortuz.
Energia nuklearra ere hor dago, batzuren pozgarri gehienen kezkagarri.
Ez dirudi bide luzea izan dezakeenik, uranioa ere berriztezina baita; gainera, hondakinen arazo latza ere hortxe dago.
Batzuren ustez, etorkizunerako alternatiba energetikoa fusio nuklearrean datza, honetarako ozeanoetako uraren
Beste batzuren eritziz, ostera, nuklearrean ere (
Bata zein bestea aurrera eramateko oso teknologia energijale beharko litzateke, kristona.
Beraz, energia lortzeko energia gastatu behar.
Energia Teknologia bilakatzeko, Teknologia Energia ateratzeko.
Baina egun ez dirudi energia soberan dagoenik, NONDIK atera, bada?.
Gainera, gero eta jende gehiago.
Energia berririk gabe teknologia egokirik ez, teknologia egokirik gabe energia berririk ez.
Azkenean, gure arbasoak bizi izan ziren moduan bizi beharko: gainazaleko ur garbiaren energia, haize indartsuen energia, eguzkiaren energia, biomasaren energia...... eta beste gehiago Planeta honetako emakume-gizon jatorrek asmatzen ikasiko dituztenak BIZI ahal izateko.